XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gorte hauen osaketak ez zirudien oso egokia euskaldunen Estatutua lortzeko.

Lehen, Lizarrako Estatutua aurkeztu zutenean ezkerraren aurkakotasuna izan bazen, orain eskuinaren kontra aurkitzen zen.

Gorte hauetan, Garcia Venerok esaten duen bezala, Konstituzioaren aldaketa egin izan bazen 1931koak onertzen zituen autonomiaren aldeko puntuak ezabatu egingo ziren.

Dena dela, gestoreek egindako Estatutuaren aurreproiektua abenduaren 21ean Gorteetako Presidenteari, Santiago Alba jaunari, eskeintzen zaio.

Eskeintza honetan, besteak beste, Gestoreetako partaideek, diputatu abertzaleek eta Gobernuburuak hartu zuten parte.

Donostiako alkateak, Sasiain jaunak, hitzalditxo bat egin ondoren, Euskadiren izenenan Alba eta Lerroux jaunei Estatutuaren ale bana eman zien.

Bai eta Alba jaunak proiektu hori lehenbailen Ganbarara joango zela esan ere.

Baina, alferrik.

Hitza jan egin zuen, bi urte eta gehiago iragan behar izan ziren Estatutua mahaiaren gainean ipini aurretik.

Baina bitartean euskaldunek bere Estatutuaren alde borrokatzen zuten.

Horregatik, 1934eko otsailaren 27an Gorteetan Jose Antonio Agirrek zera esango zuen: ... cuando aquí se combate al Estatuto y se dice: enfrente del Estatuto, la integración foral plena, yo digo ... la reintegración foral plena es infinitamente mucho más que el Estatuto, pero la cuestión no es esa ... para nosotros lo primero es la libertad...

Ekainaren 12an Kataluniako Esquerra-ko diputatuak Gorteetatik atera egin ziren; arrazoia: Generalitat-ek emandako lege bat Epaimahai Konstituzionalak ez-bidezkotzat jotzea.

Hauekin batera euskal abertzaleek beste horrenbeste egin zuten.

Madrileko agintarien eta euskaldunen arteko gatazka pizten ari zen.

Giro honetan, uztailan, gauzak areagotu egin ziren.

Euskalerrian Haziendako ministroari, Marraco jaurari, Kontzertu Ekonomikoa ezabatzeko borondatea leporatu zitzaion eta honela uztailaren 29an Bilbon Udal desberdinetako ordezkariak elkartu ziren ekintza horri nola edo hala kontra egiteko.

Hau zela eta, behin-behineko batzorde bat izendatu zuten.

Batzorde honetako partaideek behin-betirako batzorde baten aúkeraketa egin zedila nahi zuten eta horretarako abuztuaren 12an hauteskundeak egitea proposatu zuten.

Aldundien akordio hau ezagutu zutenean Gobernura jo zuten hauteskunde horiek egiteko erreguarekin.